ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Mundu Berria

1492ko urriaren 12an Kristobal Kolon nabigatzaileak Amerika aurkitu zuen, “Mundu Berria” deritzona. Lur berriek mahatsondoak lantzeko aukera berriak eskaintzen zituzten. Horrela, 1525ean, Mexikoko gobernadore zen Hernan Cortesek kolonizatutako lurretan mahatsondoak landatzea agindu zuen. Benetan arrakastatsua izan zen laborantza, beraz, Peruko erregeordetzako eskualdeetara ere hedatu zen.

 

Espainiako erregeak 1595ean debekatu zuen Mexikon mahatsondo gehiago landatzea. Errege-etxeak herrialde hauek autoaskitzaileak izan litezkeela uste zuen eta horren beldur zen. Erregearen ediktu honek mende bat eta erdiko iraupena izan zuen: Espainiako erresumak emandako baimen bereziekin soilik landa zitezkeen mahatsondoak. Gaur egun Santiago del Estero (Argentina) probintzia dagoen tokira 1556an iritsi ziren lehenengo mahatsondoak, eta ondoren Mendoza izeneko probintziara 1561ean.

 

Amerika iparraldean, 1697an, Espainiako jesuita misiolarien lehen sartu-irtenetan, eukaristia ozpatu ahal izateko ardoa izan nahi zuten. Hori dela eta, Kalifornia Beherean eta Juan de Ugarteren agindupean, mahatsondoak landatu ziren bertan. Horrela, Espainiako mahatsondoetatik eramandako ardo-barietate honi AEBetan gaur egun ere misioko mahatsa (mission grape) deritzo. Lehen landatze hauek Kaliforniako misio desberdinetan hedatu ziren. 1769an Serra apaizak San Diegora eraman zituen mahatsondoak eta misio hauetako askok mahatsondo ezagun eta handiak izan zituzten emaitza gisa. Adibidez, "Gure Iparraldeko Guadalupe Birjina”ren misioa, gaur egun Guadalupeko harana izena duen mahatsondo zonaldea da.

 

1765ean Benjamin Franklinek Poor Richard Almanaka erabiltzea erabaki zuen (Poor Richard's Almanack) Amerikako barietate autoktonoen landatzea zabaltzeko asmoz, kolonietan mahatsaren ekoizpena indartuz. Franklin-en lagun zen Benjamin Gale-k soilik barietate autoktonoen ardoak edo ardorik ez edateko agindua eman zuen; agindu hau indarrean egon zen kolonietan Thomas Jefferson-en (1743-1826) iraultza iritsi zen arte. Jefferson AEBetako hirugarren presidentea izan zen, baita Frantziaren enbaxadore ere, eta bere herrialdera itzuli zenean mahatsgintza bultzatzen saiatu zen. John Adlum-ek ere, York-en (Pensilvania) barietate autoktonoen ikerketa desberdinak gauzatu eta liburuak argitaratu zituen.

 

XVI.mendearen bigarren erdian, Peruko erregeordetzan ardogintzan zein mahastizaintzan 3 lurralde ezarri ziren: Txileko erresuma, basamortu zonaldeetan eta azkenik Cuyo. Horren kopuru handiak produzitzen zituzten, soberakoak pattarrrak egiteko erabiltzen zituztela, eta horrela jaio zen hau zuzen ere pisco izenekoa.

 

Agoston Haraszthy kolono hungariarra 1850-1860 bitartean Kalifornia inguruetan hasi zen mahastizaintzan; egin zuen ahalegina dela eta, “Kaliforniako mahastizaintza modernoaren aita” dela diote. Buena Vista Winery deritzona sortu zuen (gaur egun Buena Vista Carneros izenarekin ezaguna, Sonoma bailaran kokatua). 1842an Nicholas Longworth IV.nak Catawba barietateko mahastiak landatu zituen eta Amerikako lehen ardo aparduna ekoiztu zuen. AEBetan mugimendu antialkoholikoak ugaritzen hasi ziren, esate baterako American Temperance Movement (ATM) edo Anti-Saloon Leagues deiturikoak.

Kategoria hau baino gehiago: « Erdi Aroa Aro Modernoa »

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala