Grezia klasikoa

Kretako uhartetik iritsi zen ardoa Greziara, eta seguru aski Egiptotik eta Feniziatik zetorren. Lehen kokapen honetatik hedatzen hasi zen Sizilia, Italiaren hegoaldea eta Libiara zabaldu arte. Esan dezakegu K.a. 700 urtetik ardoa Grezian edari arrunta zela, eta urardoa edaten zuten. Grezia zaharrrean bilakatu zen benetan ezagun, eta jainkoen arteko patroi bat ere esleitu zioten: Dionisio. Greziarrak izan ziren mahatsondoen laborantza Mediterraneo aldera zabaldu zutenak.

Baliteke Espainiako kostara fenizioen eskutik iritsi izana. Huelvan, zehazki La Joya-ko kokalekuetan aurkitutako aztarnak erakusten digu nola lurperatzen zuten hildako bat kopa eta anforekin.

Garai honetan ardoak penintsulan zuen indarra erakusten digun aztarnategiak honakoak dira: Cancho Roano eta Benimaquia Altua (Denia). Mahatsaren muztioa urarekin nahasteko ohitura grekoek hasi zuten. Muztioa urarekin nahastu gabe ospakizun edo errituetan soilik erabiltzen zuten. Grekoek Egiptokoengandik jaso zuten ardoa garraiatu eta anforetan mantentzeko ezagutza, azken hauek pinudien erretxinaz zigilatzen zituztelarik. Eguneroko ardoa, botila itxura zuten ahuntzen azaletan gordetzen zen (ardo-botaren antzekoa). Ardoa ospakizun edo egun berezietarako gordetzen zuten gehienek, klase dirudunek soilik hartzen zuten ardoa euren eguneroko dietan. Oso ohikoa zen ardo bat edatea, bertan belar usaintsuak eta garagar-aleak egosi ondoren.

Greziako ardoetan oso arruntak ziren ere gehigarriak. Hartziduraren ondoren, esate baterako, ardoa argitzeko igeltsua edo itsasoko ura gehitzen zitzaizkion.

Azkenengo emaitza hobetzeko asmoz ere, ardo ezberdinak nahasten ziren eta horrela, batzuetan, urruneko tokietatik exotismo kutsua zuten ardoak ekartzen zituzten, adibidez Libano, Palestina edo Magna Graeciakoak.