ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Egipto zaharra

Ardoa lortzeko asmoz, mahatsak birrintzearen lehen aztarna arkeologikoa Udimu-ren erregealdiaren irudikapenetan aurki daiteke (gutxi gorabehera 3000). Mahats barietate erdi-basatiekin egindako lehen ardoak beltzak ziren. Baina egiptoarrek mutatutako baritate bat haztea lortu zuten, eta honekin, ardo zuria ekoiztea ere. Muztioa goikaldetik irekita zeuden buztinezko ontzietan hartzitzen zuten eta ontziak betetzean, material bereko estalki batez zigilatzen zituzten.

Egiptoarrek beraien errituetan erabiltzen zuten lehen ardoetarako bat shedeh zuen izena, eta jakin badakigu bi modu zeudela hau lortzeko: granadaren edo mahatsen zukutik. Deltaren inguruetan bizi ziren egiptoarrek urtero ospatzen zuten ilberrian «hura itzultzen da» eguna.

Niloren mendebaldeko deltan kokatzen ziren mahastirik handienak eta bertatik sortzen ziren ardorik onenak. Ardoen errotuluak tintaz idazten ziren pitxerretan, ardoaren uzta, urtea, ekoizlearen izena eta muztioaren kalitatea adieraziz.

Kategoria hau baino gehiago: Grezia klasikoa »

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala