ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Botila motak

Botella de vino de vidrio del 1740. Un largo camino para llegar a la forma actual.

Frantzian dauden bi mahats barietate zaharrenak Fontainebleau eta Moissac-eko chasselas dira.

Postre gisa jateko mahatsen hobekuntza errenazimenduan hasi zen, Francisco I.naren erregealdian.

1532an erregeak Cahors eta Mireval mahatsondoak zituen Thomery-n, Fontainebleau-tik gertu. Bi mahats barietate hauek garaikoek Treille du Roi (erregearen parrala) izenekoan bilakatu ziren, eta fruta bat balitz bezala jaten zuten. Jean-Antoine Chaptal kimikariak Napoleon Bonaparteren garaian, hartzidura prozesuaren hasieran azukrea gehitzen bazen (chaptalizazioa), alkohol kontzentrazio kopuru handiagoa zuen ardoa lortzen zuela ikusi zuen.

 

Botella de cristal

Garai honetan bi berrikuntza nagusi egon ziren. Berrikuntza horietako bat beirazko botilak izan ziren. Hasiera batean, botila hauek itxuraz luzeak beharrean borobilak ziren, garai hartan erabilitako teknikaren arabera (beiraren putz-egite sistema) errazagoa bait zen horrela egitea. XIII.mendean jada eskola veneziarrak erabiltzen zituen beiraren osagaien hobekuntza zela eta, itxura homogeneoa eta bidaia luzeak jasaten zituzten botilak sortu ziren XVII.mendean. Apardun ardoak agertzearekin batera, botilen hobekuntza beharrezkoa zen, gasaren indarra (CO2) jasan zezaketen botilak beharrezkoak ziren eta. Horrela, garai hartako botilak 700 eta 800 ml-koak ziren, pertsona bakar batek garraia zezakeen kopururik errazena.

 

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala
milfxxxvideo