ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Malbasia

127 hektarea hartzen ditu malbasiak, izendapenaren lurretatik %0,25a soilik delarik. Jatorriz Asiatik dator, nahiz eta goiz sartu zen Europan. Malbasia mota asko daude mundu osoan zehar. Ustelduraren aurrean oso ahula da mahats hau eta mahats-mordoak heltzean kolorez hori-gorrixkak dira.

Mahatsondo hau ez da oso indartsua. Produkzio txikikoa eta gaixotasunen aurrean ahula da. Oso barietate zaharra da, eta hau eta bere hedapena direla eta, hainbat azpibarietate sortu dira. Esan beharra dago horren mahats ahula denez, bere laborantza gutxitu eta beste barietate indartsuago batzuengatik ordezkatu dutela. Mahats-mordoak tamainaz ertainak dira eta ez oso trinkoak. Muztio aromatiko asko sortzen du, gantzutasuna eta aroma bereziak dituena.

Kategoria hau baino gehiago: « Biura Garnatxa Zuria »

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala