ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Ardoaren historia

Ardoaren historia Arabako Errioxan

Arabako Errioxaren historia beti egon izan da ardoaren historiarekin erlazionatuta. Erromatarrek ezarri zuten mahastizaintza, baina mendeak joan mendeak etorri, XV-mendearen bukaerararte ez ziren mahastiak hedatu, lasaitasun eta garapen garai honetan zabaldu eta ia monolaborantza bilakatu arte.

1585a izan zen urterik txarrena, mahastietan har-izurria gertatu zen eta garaiko errituei eta exorzismoei jarraiki konjuratu behar izan zuten. Ardoaren lantze prozezuak kutsu erlijiosoa zuen XV. eta XVI. mendeetan. Beraz, ez zen harritzekoa Arabako Errioxako elizgizon ospetsu batek, Manuel Quintano y Quintano Jaunak, 1786.urteko mahats-bilketan Medoc-en bizi eta bordeleko metodoak bere eskualdera eraman izana.

Errioxa Jatorrizko Deiturak, 1926an jada ezagunak, 1991tik aurrera baimenduko kategoriarik gorenena du, gure lurraldean bakarra izanik. Bere araudiak ekoizpen eremuaren mugatzea, landu daitezkeen mahats motak eta baimendutako gehinenezko errendimendua ezartzen ditu. Kontseilu Arautzailea da araudia betetzen dela egiaztatzeaz arduratzen dena.

 

Zergatik dira horren ezagunak Arabako Errioxako ardoak?
Aurretik aipatutako faktoreez gain, Errioxa Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak ardoak honako barietateak erabiliz ekoiztu behar direla ezartzen du: Ardo Beltz ona Tenpranillo barietateaz ekoizten da, gorria Garnatxa Beltzez eta zuri ona Biuraz. “Tenpranillo” eta “Graziano” motak, jatorriz barietate autoktonoak dira; besteak aldiz, mediterraneo aldekoak dira, baina gure lurretara oso ondo egokituak.


Baina ardoa oso prozesu luze baten emaitza da. Arabar Errioxako ardoak lortutako ospean ez dute faktore naturalek bakarrik parte hartu, baizik eta bertako jendearen jarrerak eta beraien lanak hobetzeko kezkak eragin handia izan dute. Historian zehar, ardoaren ekoizpen eta tratamendu prozesuetan, urteetako esperientziak sortutako ezagutzak ezarri dira, honako bideoan ikus daitekeen bezala.

 

Tweet HTML

Informazio legala