ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Mahastizaintza eta enologia

Arabako Errioxako ardoaren nortasuna eskualde honek mahastigintzan aritzen diren beste eskualde batzuen aldean dituen berezitasunei zor zaie: alde batetik, ezaugarri klimatiko, edafiko eta barietalengatik, eta, bestetik, mahastiaren zainketa sofistikatua eta ardogintza metodo bereziengatik. Hurrengo lerroetan Arabako Errioxako mahastigintzaren berezitasun horietako batzuk ezagutuko ditugu eta, gero, eskualdeko udalerrien deskripzio agronomiko labur bat egingo dugu.

Arabako Errioxako mahastigintzaren eta enologiaren berezitasunak

Eskualde hori trantsizio atlantiko-mediterraneoko inguruan dago, eta horrek eguzki eta ur kopuru nahikoa bermatzen die mahastiei. Kantauri Mendikatearen hegaletan kokatutako mahasti horiek hegoaldera begira daude, eta horrela udako argitasun guztia aprobetxatzen dute. Batetik, integral heliotermiko oso altua du latitude hauetarako, eta, bestetik, mahastien % 90 Tempranilloa bezalako binifera goiztiarra da; bi faktore horiei esker, mahatsaren heltzea bikaina da.

Mahastigintzarako bokazio handia duen lurzoru pobrea da; eskualdean nagusi den "kanbisol kaltzikoa" izeneko lurzoruak batez besteko errendimendu moderatuak dakartza, bost mila eta sei mila kilo mahats hektareako. Datu hauek fruituaren kalitatearen adierazle dira.

Nekazari oso profesionalak dira lur hauek zaintzeaz arduratzen direnak, mendeetan ari dira mahastigintzan, eta ondo baino hobeto ezagutzen dute jarduera hori. Urtean landare-osasunerako produktuetan dirutza gastatzen dute, baita laborantza tekniketan ere. Azken hori gure mahastizainen artean nagusi den filosofiaren ondorioa da, "mahastia lorategi bat balitz bezala zaindu ezazu".

Ezaugarri horietako batzuk zehatz-mehatz aztertuz gero, ulertuko dugu zergatik den Arabako Errioxa, planetan, mahastigintzarako eta ardogintzarako bokazio handienetakoa duena:

  • Klima lehor eta eguzkitsua. Klima da faktorerik garrantzitsuena, berak azaltzen bait ditu toki desberdinetako ardoen artean dauden desberdintasunak.

  • Lur podre eta kareharrizkoetan barrena lurperatzen dira mahastien sustraiak, beharrezkoak dituzten elikagaien bila hedatuz, eta sustraiak oso lehorrak diren lurretan ere haz daitezte.

  • Vinífera bikain. Mahasti ekosistema osatzen duen "ingurune/landare" binomioan, bigarren faktoreak garrantzi handia du. Vitis vinifera barietate bakoitzak beharrizan desberdinak ditu argiari eta beroari dagokionez, zikloa osatu ahal izateko eta mahatsa guztiz heltzeko. Horrela, habitat zehatz batean, beharrizan gutxien duten landareak goiztiarragoak izaten dira eta lehenago heltzen dira.

  • Kalitatezko ardogintza: tradizioa eta teknologia. Ardoa, aintzinan gertatzen zen bezala, lurraren eta eguzkiaren seme deritzo, baina ezin dezake inork uka gaur egun ardo on bat ekoizteko gizakiaren laborantza eta teknikak beharrezkoa direla goi mailako ardoak sortzeko.

Arabako Errioxaren bokazio enologikoaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, "Arabako Errioxako deskribapena" izeneko txostena jaisteko aukera eskaintzen dizugu:

icon Arabako Errioxan mahastizaintza eta enologia (1.1 MB)

Kokapena eta Ingurunea

Arabako Errioxaren kokapena

"Arabako Errioxa" izenaz ezagutzen dugun eskualdea, lehen "Sonsierra de Navarra" izenaz ezaguna, berrogei kilometro luze eta zortzi kilometro zabal dituen lur-mihi estua da. Arabako hegoaldean dago, Kantauri Mendikatea eta Ebro ibaiaren artean kokatua.

Kantauri Mendikateko 1200 metroetatik, Ebro ibaiaren 350-400 metroko altuerararte jaisten da Arabako Errioxa.

Lansat izeneko satelite artifizialetik begiratuta, Arabako Errioxak kolore okre argia erakusten du, berezko duen lurzoru kareduna dela eta. Lursailik ez da bereizten, lurrak inposatutako hedadura txikiko mahastiak direla eta.

Arabako Lurralde Historikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua den Vitoria-Gasteizen hegoaldean dago kokatuta, berrogei kilometrora, eta lurralde honi dagokio Erdi Aroaren amaieratik. Bilbotik eta Donostiatik ordu batera dago errepidez, zerbait gutxiago Iruñeatik, eta Logroñotik minutu gutxi batzuetara besterik ez.

 

Arabako Errioxaren Ingurunea 

Arabako Errioxak 316 kilometro koadro ditu, Arabaren azaleraren %10a besterik ez, eta hamaika mila biztanle inguru ditu, arabarren % 3a.

Hogeita hiru herri daude eskualdean: Assa, Gorrebusto, Mañueta, Kripan, El Campillar, Eltziego, Bilar, Bastida, Labraza, Biasteri, Lantziego, Lapuebla Labarka, Laserna, Leza, Arabako Moreda, Navaridas, Oion, Paganos, Buradon Gatzaga, Samaniego, Eskuernaga, Binasperi eta Iekora.

Honako herri hauek aipagarriak dira: Oion, hiru mila biztanle ditu eta industria gune garrantzitsua da, eskualdeko hiriburu ekonomiko bilakatu dutena. Biasteri, mila eta bostehun biztanle ditu eta Arabako Errioxako hiriburu historiko eta politikoa da. Lantziego, ia mila biztanle ditu eta Errioxako ardoaren sorterri noblea da.

Yécora

A caballo entre dos valles, tiene como elemento destacado su iglesia parroquial de San Juan Bautista levantada entre el gótico y el renacimiento. Fuera del casco urbano se encuentra la ermita de Bercijana, con Virgen titular del tipo ”Andra Mari”. Destaca su fuente medieval.

Villabuena de Álava

Su núcleo urbano se desarrolla a ambos lados de un arroyo que recorre un hondo valle. Numerosas casas señoriales se reparten por todo el casco urbano, como la Casa del Indiano, del siglo XVIII, o la del Marqués de Solana. Su iglesia parroquial está dedicada a San Andrés y fue construida entre los siglos XVI al XVIII.

Samaniego

Sus casas se acogen al amparo de la iglesia parroquial, que fue fortaleza desde sus orígenes, en el siglo XV. Esta iglesia de la Asunción tiene portada del último barroco y retablo mayor churrigueresco. Destaca la imagen de N.ª S.ª del Valle, patrona del pueblo, del tipo “Andra-Mari”.

Oyón

Es citada ya en 1366 como aldea dependiente de Laguardia, independizándose de ésta y obteniendo el título de villa en 1633. Fue zona de paso del obispo navarro cuando la corte se trasladó a Nájera, no pasando a pertenecer a la Diócesis de Vitoria hasta su constitución en 1862.

Navaridas

Se asienta sobre una pequeña colina coronando el conjunto su iglesia parroquial de la Inmaculada. Llaman la atención las dos portadas de su fachada sur: gótica una, y de estilo isabelino y del barroco final, la otra.

Moreda de Álava

Limitando ya con Navarra, Moreda, es un pueblo todo en cuesta con su casco urbano orientado al sur en un breve montículo, con bellos edificios con escudos, portadas con arcos de medio punto y galerías con solanas.

Leza

En el centro de la villa se encuentra su iglesia parroquial dedicada a San Martín, que aparece representado en su portada isabelina. El ábside  octogonal, renacentista, se diferencia del resto del templo que conserva restos de un gótico retardado. Junto al altar, en una hornacina, está la imagen  tipo “Andra Mari”, de Santa María de Leza.

Lapuebla de Labarca

Su nombre proviene de su situación junto al río Ebro, que se cruzaba antiguamente en una barca. Aparece nombrado en 1369 obteniendo el título de villa en 1631. Sobresale entre los edificios civiles la Casa Palacio en el centro de la villa.

Tweet HTML

Informazio legala