ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Filoxera, mundu-mailako hondamendia

AEBetan lege lehorra aldarrikatu zen bitartean, taberna eta toki asko itxi egin behar izan zituzten. Mahastizaintzaren munduak XIX. mendean zenbait munduko hondamendiri aurre egin behar izan zien. Hain zuzen ere, hainbat izurri hilgarriri, munduko gerreri eta krisi ekonomikoei. Hauei lege lehorra gehitzen badiegu, ardoa desgertzeko zorian egon zela jakin dezakegu. 1845ean, Erysiphales ordenako onddoak munduko mahatsondoak kaltetzen hasi zen, beraien hostoetan erupzio hilgarri bat sortuz, eta oidio edo zurin deitu zuten (Uncinula necator). Azkenean, gaixotasun hau hainbat agente kimiko erabiliz gainditu zuten.

 

1914.urtean hasi zen lehenengo Mundu Gerra eta Europa osoko mahastiak suntsitu zituzten. 1929ko urrian Depresio Handia deritzonak, mundu mailako ardo eskaera benetan maila txikietara murriztea eragin zuen, industria asko ere itxi egin behar izan zituztelarik.

Baina benetan guztien artean ardoak jasan zuen ezbeharrik handiena, ardoaren industrian guztiek gogoratuko dutena, Phylloxera vastratix izeneko (filoxera) intsektuaren izurritea izan zen. Ipar Amerikan hainbat barietate autoktono lantzen ziren: vitis labrusca, vitis rotundifolia, eta Vitis munsoniana etab. eta XIX.mendearen erdialdean hauek Europara esportatzea erabaki zuten.
1862an iritsi ziren barietate hauek Bordeleko portura eta segituan gehitu zituzten mahatsondo hauek Frantziako mahastietara. Baina Ameriketatik ekarritako barietateetan, filoxeraren larbak zeuden. Gaixotasuna kolore berdea duen euli txikiarekin hasten da (nekez 2mm dituena) eta ugaltzeko sistema konplexua duena. Udazkenean larba hauek mahastien sustraiak jaten dituzte, mahatsondoak hil arte. Haizeari eskerrak mugitzen ziren, 20 kilometro ere bidaia zekaketelarik. Horrela, hamarkada luze batez eragin zien izurrite honek mahatsondoei. 1863an Languedoc izenekoan konturatu eta kezka hasi zen baina hurrengoko 15 urteetan Frantziako ekoizpenaren %40a hondatu zituen. Izurrite hau oso azkar hedatzen zen eta benetako arazoa lurrunontzien abiadura zela uste zuten: itsasontzi hauek Atlantikoa oso azkar gurutzatzen zuten eta, larba hauei sotoetan bizirik irauteko aukera eskainiz.

 

Krisialdi batean Frantziako gobernuak milioi erdiko saria ere eskaini zuen Filoxeraren aurkako konponbidea aurkitzen zuenari. Konponbide askorekin saiatu ziren, Filoxera jateko gai ziren intsektuekin eta guzti, baina ez zuten emaitza onik lortu.

 

Jùlès Émilè Plánchón botanikariak aurkitu zuen hasiera batean izurritea, eta Pierre-Marie-Alexis Millardet-ren laguntzaz eta Charles Valentine Riley entomologoarekin batera konponbidea aurkitzen saiatu ziren. Azkenean, Ameriketako bi espezie gehituta, Vitis riparia eta Vitis rupestris izenekoak txertatuz, emaitza onak lortu zituzten, eta Frantziako mahatsondoak horrela filoxera jasateko gai ziren. Gaur egun oraindik ere ez da filoxera guztiz kontrolatu: berez filoxera jasateko gai den barietate Europar autoktono bakarra jatorriz Santorinikoa den Assyrtik barietatea da. Horrela, ikerketa ugari egiten ari dira barietate honen inguruan.

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala