ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Historia

Egipcios vendimiando. Pintura realizada en la tumba de Nebamón.

Ardoa lortzeko asmoz, mahatsak birrintzearen lehen aztarna arkeologikoa Udimu-ren erregealdiaren irudikapenetan aurki daiteke (gutxi gorabehera 3000). Mahats barietate erdi-basatiekin egindako lehen ardoak beltzak ziren. Baina egiptoarrek mutatutako baritate bat haztea lortu zuten, eta honekin, ardo zuria ekoiztea ere. Muztioa goikaldetik irekita zeuden buztinezko ontzietan hartzitzen zuten eta ontziak betetzean, material bereko estalki batez zigilatzen zituzten.

Un joven viticultor cuidando del vino en un simposio griego

Kretako uhartetik iritsi zen ardoa Greziara, eta seguru aski Egiptotik eta Feniziatik zetorren. Lehen kokapen honetatik hedatzen hasi zen Sizilia, Italiaren hegoaldea eta Libiara zabaldu arte. Esan dezakegu K.a. 700 urtetik ardoa Grezian edari arrunta zela, eta urardoa edaten zuten. Grezia zaharrrean bilakatu zen benetan ezagun, eta jainkoen arteko patroi bat ere esleitu zioten: Dionisio. Greziarrak izan ziren mahatsondoen laborantza Mediterraneo aldera zabaldu zutenak.

Una ánfora romana a la izquierda y una jarra de vino a la derecha

Ardoa Italiako penintsulan K.a. 200. urtean sartu zen, eta oso azkar zabaldu ere, penintsularen hegoaldea “oenotria” (ardo-lur) izendatu zuten eta. Horrela, lur horiek mahatsa lantzeko zeinen egokiak ziren argi utzi zuten. Erromatarrak ardoaren teknologiari emandako aurrerapena mahats-orpoen txertaketa izan zen. Inperio erromatarrak Europa osoan zabaldu eta hedatu zuen ardoa eta okupatutako lurralde ia guztietan landatu zituzten mahatsondoak. Horrela, 55ºko latitudea baino goragoko tokietan ere landatu zituzten, esaterako Normandian, Flandrian, Alemaniako iparraldean eta Baltikoan.

Khan Krum festeja con sus nobles tras la batalla de Pliska.

Erromatar Inperioaren gainbehera progresiboa izan zen, hainbat germaniar herri Europako lurraldeetan kokatzen eta hedatzen hasi ziren . Atilak herri erromatar gehienak suntsitu zituen 453.urtean hil zen arte.Inbaditzaileetako batzuk kristauak ziren eta mahastizaintza atsegin zuten. Horietako batzuk erromatarren lan egiteko ohitura eta mahastizaintza oinordetu zituzten. Horrela, janarien aurretik muslum gozoa hartzen zute, ardo beltzari roseum deitu zioten eta amineum zuriari.

 

Al Ándalus y el vino

VII. mendean Islam izeneko erlijio berria azaldu zen. Afganistanetik inperio bizantziarraren hegoaldeko mugaraino zabaltzen zen. Iberiar penintsularen zati bat inbaditu ondoren, bisigodoak ere garaitu zituzten 711.urtean Guadaleteko guduan. Pirinioak gurutzatu zituzten eta 732.urtean gelditu zen musulmanen hedapen hau, Carlos Martel buruzagi zela Poitiersko guduan. Porrot horrek inperio musulmanak Pirinioetan atzera egitea eragin zuen, penintsula 8 menderen buruan okupatuz eta lurraldea Al Andalus deituz.

 

Monje bodeguero probando a hurtadillas un poco de vino. Extraído de una iluminación de "Den medeltida kokboken", uno de los primeros libros medievales de cocina sueca.

Inperio erromatarra gailentzean, zenbait erlijio-ordenengatik mantendu zen mahatsondoen laborantza Europan. Esaterako, San Benito ordena, bere monjeak monastegietan egindako lanari esker, mugatutako mahastietako (clos izenekoak) mahatsaren ezagutzak eta mantentze lanak eginez. Arau bedenitarrak XL.kapituluan (edari-tasarena) fraide bakoitzari ardo-hemina bat egokitu zion (0.27 litroko bolumena osatzen zuena).

Dos copas de vino tinto y blanco de California.

1492ko urriaren 12an Kristobal Kolon nabigatzaileak Amerika aurkitu zuen, “Mundu Berria” deritzona. Lur berriek mahatsondoak lantzeko aukera berriak eskaintzen zituzten. Horrela, 1525ean, Mexikoko gobernadore zen Hernan Cortesek kolonizatutako lurretan mahatsondoak landatzea agindu zuen. Benetan arrakastatsua izan zen laborantza, beraz, Peruko erregeordetzako eskualdeetara ere hedatu zen.

 

Botella de vino de vidrio del 1740. Un largo camino para llegar a la forma actual.

XVII.mendeko ardoek itxura modernoagoa eta poliki-poliki egonkorragoak ziren. Austrian, 1784ko abuztuaren 17an herritarrak jakien monopolioaren aurka matxinatu ziren. Habsburgo-ko enperadore zen Jose II.nak ediktu baten bitartez herritarrak beraiek ekoiztutako jaki, ardo zein muztioak saltzeko baimendu zituen. Horrela jaio zen ospe handia duen Austriako Heuriger-a (ardoa dastatzen den tokia).

El dios "Baco" (según los romanos) o "Dionisio" (según los griegos).

XVII.mendeko ardoek jada gaur egungoen itxura hartzen hasi ziren. Upeletan anhidrido sulfurosoa (SO2) erabiltzea ardoen bizitza luzatzea zen, bere erabilera hedatuz. Fumigatzeko produktu gisa dokumentatutako lehen erreferentzia Rottenburg-en, Alemenanian izan zen 1487an. Tokaji izeneko lehen ardo hungariarrak ere ezagutu ziren. Lehen ardo aparadunak ere ezagutarazi ziren, botilak zigilatzeko kortxozko tapoiak azaltzearekin batera:

 

Una Tira cómica de la época que retrata a la Phylloxera bebiéndose los mejores vinos

AEBetan lege lehorra aldarrikatu zen bitartean, taberna eta toki asko itxi egin behar izan zituzten. Mahastizaintzaren munduak XIX. mendean zenbait munduko hondamendiri aurre egin behar izan zien. Hain zuzen ere, hainbat izurri hilgarriri, munduko gerreri eta krisi ekonomikoei. Hauei lege lehorra gehitzen badiegu, ardoa desgertzeko zorian egon zela jakin dezakegu. 1845ean, Erysiphales ordenako onddoak munduko mahatsondoak kaltetzen hasi zen, beraien hostoetan erupzio hilgarri bat sortuz, eta oidio edo zurin deitu zuten (Uncinula necator). Azkenean, gaixotasun hau hainbat agente kimiko erabiliz gainditu zuten.

 

Durante la promulgación de la ley seca en EEUU se cerraron muchos locales.

Ameriketako Estatu Batuetan, konstituzioaren XVIII.zuzenketak Lege Lehorra delakoa ezarri zuen. Ondoren, 1919an berretsi zen, 1933an indargabetu eta azkenik bere indargabetzea berretsi zuten XXI.zuzenketarekin. Gehiengo puritanoa zuten estatuetan, Indianan esaterako, 1816tik gaur egun arte igandeetan alkohola saltzea debekatu zuten Blue Law (lege urdina) deitu zutena. Beste herrialde askok ere debeku hau onartu behar izan zuten XX.mendearen hasieran, Eskandinaviako herrialdeak adibide guisa (Danimarka izan ezik).

vinos preparados para una cata

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Europa eta Ameriketako mahastietan ezarri ziren aurrerapen mekanikoek, XX:mende bukaerako ardoak jarraitzaileak irabazten hastea eragin zuten, euren kalitatearen hobekuntza zela eta. Estatu Batuetan eta 70 urteetan, American Viticultural Area (AVA) delakoa sortu zuten, bertan ekoiztutako barietateei euren izendapen geografikoak emateko asmoz.

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala